Egoitza Elektronikoa
Leihatila bakar eta elektronikoaren plataforma

Ohiko galderak

Ataria erabiltzean sortzen diren arazo arrunten irtenbideak.

Herritar Atariarekin arazoren bat edukiz gero orri honetako adierazpenak jarraitu itzazu. Arazoa mantentzen bada dagokion Udalarekin harremanetan jarri zaitez.

CGS zerbitzu mailegatzailea da eta ez du azkeneko erabiltzaile partikularrentzat laguntza zuzenarik ematen. Arazoak edo akatsak jakinarazi diezazkigukezu soporte@cgssl.es helbidera idatziz, baina ez da erantzunik bermatzen.

Identifikazioarekin arazoak

Giltz@ metodoak erabiliz identifikazioa ez dabil

Izenpeko Giltz@ sistemak leku bakar batean identifikatzeko metodo ezberdinak erabiltzea baimentzen du, hala nola, ziurtagiri digitalen bidez edo B@kQ koordenada sistema.

B@kQ-rekin arazoak badituzu tramitazioa egiten ari zaren Udalarekin harremanetan jarri zaitez Izenpeko CAU-n intzidentzia sartzeko edo zuk egin dezakezu cau-izenpe@izenpe.eus helbidera idatziz.

Ziurtagiri digitalarekin arazoak badituzu hurrengo aukeraren bat frogatu dezakezu.

Ziurtagiri digitalen bidezko identifikazioa ez dabil

Erregistratutako erabiltzaileek txartelen bidezko identifikazioa ezin dute erabili

Atarian identifikatzeko noizbait txartel kriptografikoak erabili badituzu, baina orain "Sinatzailea" aplikazioak errore bat erakusten badu abiaraztean, edo denbora luzez Atariak "saioa abiarazten..." mezua gainjarrita erakusten badu, "Sinatzaile" aplikazioaren bertsio zaharkituta duzulako izan daiteke.

Aplikazioaren bertsio berri jeitsi ezazu "Sinatzailea deskargatu" botoia sakatuz eta berriro instalatu ezazu. Honek berstio berria aurrekoaren gainena idatziko du.

Herritar Atariaren 8.00 bertsioari dagokion sinatzailea era isilean instalatzen da, hori dela eta ez duzu pantailarik ikusiko artxibo exekutagarriaren gainean klik bikoitza egin ondoren, instalazioa burututakoa izan ezik.

Irakurgailua egiaztatu

USB-ren bitartez konektatzen den irakurgailu bat bada, ondo konektatuta dagoela ziurtatueta deskonektatu behar duzun bakoitzean "Extracción de hardware segura" sistema erabili dela gelditzeko eta ateratzeko.

Batzutan, sistema hau erabili gabe irakurgailua deskonektatzen baduzu, eta hurrengo aldian, ordenagailua martxan dagoenean berriro konektatzen baduzu ez dizu irakurgailua ezagutuko. Irtenbide bezala, ordenagailua piztu baino lehen irakurgailua konektatu dezakezu.

Softwarea instalatuta duzula egiaztatu

Baliteke zure ziurtagiria erabilgarriak diren ziurtagirien zerrendan ez agertzea. Batzutan erakunde igorleek beraien bitarteko ziurtagiriak eguneratzen dituzte eta sistema eragileak ez ditu ezagutzen.

Zure kasua bada jakiteko ziurtagiriaren xehetasunen leihoa ireki ezazu.

Egokiro instalatutako ziurtagiriaren leihoa

Ikonoan abisu ikurra azaltzen bada ziurtagiriarekin arazoren bat dagoela esan nahi du. Normalean software-a berriro instalatzean konpontzen da.

Irakurgailuarekin nahiz txartelarekin instalazio CD bat emango zaizu. CD hau martxan jarri zure ordenagailuan eta urratsak jarraitu irakurgailua eta txartelen ziurtagiriak egoki ibili dezaten behar diren programak instalatzeko.

Txartelen instalazio CD-a ez baduzu, programak hurrengo esteketatik deskargatu ditzakezu:

Ordenagailuan FirmadorCGS instalatu

Nabigatzaileen eta Javaren arteko baterazinarekin arazoak saihesteko orain txartelekin lan egiteko beharrezko zerbitzua zure ordenagailuan era lokalan exekutatzen da.

Sarbideratze atalean aplikazio exekutagarriaren esteka ikusiko duzu.

Txartel elektronikoaren aukera-panelean agertzen den sinatzailea deskargatzeko botoia

Zure ordenagailuan gorde eta behin deskargatuz gero "FirmadorCGS.exe" artxiboaren gainean klik bikoitza egin instalatzeko.

Sinatzailea deskargatzeko baimena eskatzen duen leihoa

Prozesu hau behin bakarrik egin behar da. Instalatzen den lehen aldian sinatzaile zerbitzua automatikoki martxan jarriko da.

Nabigatzailearen segurtasun politiken arabera sinatzaileak instalatzeko arazoak eduki ditzake eta identifikazio prozesuak ez du aurrera egiten. Nabigatzailearen leiho guztiak itxi eta instalatzailea berriro exekutatzen saiatu zaitez.

Sinatzailea zerbitzua martxan jarri

FirmadorCGS aplikazio martxan egon behar da txartelaren ziurtagiriak irakurtzeko. Horretarako, "Sinatzailea abiarazi" botoia sakatu eta zerbitzua martxan jarriko da ordenagailua itzali arte edo zereginen administratzailearen bidez amaitu arte.

Hurrengo alditarako sinatzailea manualki martxan jartzeko bidea

Botoia sakatzerakoan baieztapen leiho bat irekiko da instalatutako aplikazioa abiarazteko. "CertInstaller" edo "FirmadorCGS" izenak agertu daitezke.

Aplikazioa martxan jartzeko baimena eskatzen duen leihoa

"Esteka ireki" botoia sakatzerakoan aplikazioa martxan jarriko da eta sarbideratze pantailan aukerak aldatuko dira txartelarekin lan egiteko "Saioa hasi" aukera azalduz.

Sinatzailea martxan jartzeko prozesuan zehar CARLOS Y GOYO SOLUCIONES INFORMÁTICAS garatutako aplikazioan konfidantza duzun baieztapen leihoa agertu daiteke. Baieztatu abiarazpena egokia izan dadin.

Txartelarekin saioa hasi

Leiho hau azaltzen ez bada, seguraski zure ziurtagiriaren bitarteko ziurtagiri batek eguneratu beharrean dagoelako da. Zure ordenagailua sare korporatibo baten barnean izatekotan, segurtasun konfigurazioagatik edo exekuzio baimenak murriztutak edukitzeagatik ezin da ziurtagirien biltegira sarbideratu.

Txartela konektatu nabigatzaile-leihorik irekirik eduki gabe

Nabigatzailearen leiho bat irekitzen baduzu eta gero txartela konektatzen baduzu, zure ziurtagiri pertsonala ez da ziurtagirien zerrendan azalduko eta ezingo duzu lanik egin.

Horregatik, txartela konektatu baino lehen, nabigatzailearen leihorik irekita ez duzula ziurtatu.

PIN kodea edo gako pertsonalarekin arazoak

PIN kodea ahaztu egin bazaizu edo txartela blokeatu egin bazaizu gakoa oker sartzeagatik IZENPE txartelaren gida edo eDNI desblokeatzeko gida jarraitu PIN-a aldatzeko edo desblokeatzeko.

Herritarra ezin da erabiltzaile bezala alta eman

Araudi berriak direla eta metodo hau ez erabilgarria bihurtuko da. Erabiltzaile gakoak badituzu Herritar Ataria erabiltzen jarraitzeko B@kQ koordenadak eskatzea gomendagarria da.

Erabiltzaileak Udalak igorritako gakoak jasotzeko Atarian altan eman nahi du eta honek "NAN/IFZ erregistratuta" akatsa erakusten badu, Udaleko datu basean bere datu pertsonalak existitzen direla esan nahi du, aldez aurretik tramitazioren bat egin duelako edo erroldaren datuak sartu direlako.

Herritarra Udalarekin harremanetan jarri behar da egoera azalduz, eta datuak egiaztatu ondoren gakoen esleipenaren prozesuarekin jarraituko dute.

Tramitazioarekin arazoak

Udalaren ardura ez den tramitea ez dabil

Atariak beste erakundeek kudeatzen dituzten tramitazioetara sarbideratzen dituzten estekak azaltzea baimentzen du. Esteka hauek Udal berak sartzen ditu, hori dela eta, erabilgarriak ez badira jakinarazi behar zaie konpondu dezaten.

Ezin da dokumenturik gehitu

Udal bakoitzak, bere konexio-emariaren arabera, dokumentu bakoitzagatik gehienezko tamaina erabakitzen du eta horrela erakusten da dagokion atalan. Gehitu nahi duzun dokumentuaren tamaina hori gainditzen ez duela ziurtatu ezazu. Tamaina gainditzen badu konprimitu beharko duzu edo zati txikiagotan banandu erreminta aproposekin.

Segurtasuna arrazoigatik gehitu daitezkeen fitxategi motak ere murriztutak daude. Hauek dira onartutako ohikoenak:

Dokumentuak gehitzeko pantaila beran onartutako luzapenen zerrenda ageriko da.

Ez da egiaztatze SMSrik jasotzen

Normalean, SMS-en bidalketa berehalakoa da, baina kasu gutxi batzuetan, mezuak minutu batzuk behar ditu ailegatzeko edo ez da inoiz jasotzen. Mezurik jasotzen ez baduzu Udalarekin harremanetan jarri zaitez jakinarazteko zeren kontratatutako kanpoko mezu-zerbitzuarekin komunikazio arazo bat eduki dezakete.

Baita, zure telefono mugikorraren zenbakia beraien datu basean ondo erregistratuta dutela egiaztatu dezaten eskatu dezakezu. Egiaztapen hau zuk ere egin dezakezu Atariko atal pribatuan.

Denbora puska bat itxaron ondoren eskaera ez da sortu

Erabiltzailearen eta Udalaren konexioaren arabera, bien arteko komunikazioa Atariaren bitartez denbora gehiago eraman dezake, prozesua burutu gabe geratuz. Gainera, sistema hogei minututan jarduerarik gabeko konexioak ixteko diseinatuta dago.

Ataria eskaeran lan egiten ari den bitartean nabigatzailearen freskatu aukera ez sakatu inoiz. Honek informazioaren bidalketa partziala eragiten du Udalean bete gabeko datuak dituzten eskaera anitzak erregistratuz. Prozesua jarraitu dezan utzi ezazu egokiro amaitu edo akats bat erakutsi arte.

Windows XP erabiltzailea naiz eta nabigatzaile guztiak arazoak ematen didate

Microsoft-ek 2014.eko apiriletik aurrera plataforma honi laguntza ofiziala emateari utziko zuela iragarki zuenetik, gehien erabiltzen diren nabigatzeleek Windows XP-rekin bateragarriak izateari utzi zioten.

Web orriak erabiltzen duten egungo teknologiarekin eta segurtasun estandarrekin lan egitea baimentzen dieten eguneraketarik ez jasotzean, erabiltzaileek  ezin dute hodei-aplikazioak eta zerbitzuak erabili ematen diren bistaratze arazoak, akatsak edo blokeoak direla eta.

Adibidez, Chrome erabiltzaileek nabigatzailean mezu bat ikusko dute Windows XP-rekin bateragarria ez dela eta ez duela eguneraketa gehiagorik jasoko berri emanez.

Aviso de no compatilidad con Windows XP de Chrome en navegador

Informazio hau Google Chrome bertsioari buruzko atalean ere ikus daiteke.

Aviso de no compatilidad con Windows XP de Chrome en propiedades

Ondorioz, udalaren Herritar Atarian sartzea saitzen bazara webgunetik ezin dela nabigatu mezua jasoko duzu.

Navegador Chrome mostrando mensaje de error de acceso

Ziurtagiriekin arazoak motako mezuak ere jaso daitezke. Nabigatzailea eguneratuta ez dagoenez, kanal seguruarentzarako (https) erabiltzen diren geroztik igorritako ziurtagiri motak onartzeko gai ez da..

Navegador mostrando error de no reconocimiento de certificados de seguridad

Nahi izanez gero Herritar Atarira "dos.cgssl.net" domeinutik sarbideratu zaitezke. Domeinu honek "munigex.net" domeinuko ziurtagiri mota ezberdina dauka.

Identifikatzeko edo dokumentuak sinatzeko txartetak edo ziurtagiriak erabiltzen badira, jakin ezazue "FirmadorCGS" osagarriak Javaren azkeneko bertsioa erabiltzen du beti, eta honek ere Windows XP bateragarria izateari utzi zion, hori dela eta ez dute bere funtzionamendua bermatzen. Infomazio gehiago: Javaren artikulua.