Egoitza Elektronikoa
Leihatila bakar eta elektronikoaren plataforma

Ataria erabili ahal izateko baldintzak

WINDOWS XP ERABILTZAILEAK

Microsoft-ek 2014.eko apiriletik aurrera Windows XP sistema eragileak laguntza ofiziala jasotzeari utziko zuela iragarki zuenetik, gehien erabiltzen diren nabigatzaileek eguneraketak jasotzeari utzi zioten. Hori dela eta, Herritar Ataria erabiltzean arazoak eta ezbateragarritasunak sortu daitezke. Informazio gehiago ohiko galderak atalean daukazu.

Berriago den beste sistema eragile batetara eguneratzea gomendagarria da.

PDF artxiboen irakurketarekin bateragarria den aplikazio bat edukitzea komenigarria da zeren Udalak eskuragarri uzten dituen dokumentuen artean (gidaliburuak, dokumentu publikoak, eskari-orriak, etab.) formatu erabiliena da.

Programarik ez baduzu doan den Adobe Reader PDF irakurgailua deskargatu dezakezu.

Kontsultatzeko

Atarian agertzen den informazioa ikusteko ez da akreditaziorik behar.

Dokumentuak deskargatu nahian docx eta pdf formatu estandarizatuen irakurketarekin bateragarria den programa bat eduki beharko duzu.

Tramitatzeko

1. Gako operatiboak edo ziurtagiri baliagarria eduki

Ziurtagiri baliagarria ordenagailu batek irakurri ahal duen gailu batean grabatutako kode informatiko pertsonala da (normalean chip-a duen txartela izaten da), zeina legalki aintzat hartzen den autoritate batek emana baita (IZENPE, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Lantegi Nazionala, etab.).

Ziurtagiri baliagarria zure IZENPE Herritarren Txartelean edo NAN agirian edukiko duzu.

Gako operatiboak sinatu behar ez diren tramiteetan soilik erabili daitezke eta Udalari eskatu behar dizkiozu. Posta elektronikoaren eta SMS bidez helduko zaizkizu.

2. Ziurtagiri irakurgailua eduki

Txartel irakurgailua zure ordenagailuaren USB sarrerarekin oso erraz konektatzen den kanpoko gailua da, sagua bezala, edo beste gailuen barne datorrenetako bat izan daiteke, puntako teklatu modeluetan bezala.

3. Software berezia instalatuta eduki behar duzu

Zure txartela eskuratzean, berarekin batera instalazio CD bat emango zaizu, eta honek zure txartel berriarekin lan egiteko beharrezkoak diren programa informatiko guztiak instalatzeko prozesuaren bidez gidatuko zaizu.

Informazio gehiagorako Izenpe eta DNI Elektronikoaren webgune ofizialak kontsultatu itzazu.