Zer da Herritarren Ataria?
Herritarren Ataria zure udalarekin tramiteak egiteko interneten bidezko zerbitzua da.
Orain, tramite osoa era telematikoaren bidez ( internet-en bidez) edo presentziazko eran (orain arte egin den bezala) egiteko aukera izango duzu.
Herritarren Atariak Udalak dituen gehien demandatutako tramiteak herritar eta enpresen eskura jartzen ditu.
Sinadura elektronikoari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, interneten bidezko tramiteak aintzat hartzen diren ziurtagiri elektronikoen erabileran oinarritzen da Herritarren Ataria zerbitzua, betiere erabateko segurtasun eta konfidentzialtasun bermeak eskainiz. Herritarren Ataria zerbitzuak onartzen dituen ziurtagiriak ondorengoak dira:
-
ONA txartelak egiaztatzen duena; udalak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, zeinak Hiritar eta Osasun Txartel berri hau garatu baituen, dohainik eskaintzen dizuna.
-
NAN elektroniko berriak egiaztatzen duena.
Zer da ONA txartela?
Hiritarraren Txartel Elektroniko berri bat da eta egungo Osakidetzaren Osasun Txartela ordezkatuko du, osasun-zerbitzu berriak on-line eskainiz: sendagilearekin egoteko ordua erreserbatzea, sendagilea aldatzeko eskaera, etab.
Horrez gain, erraz eta azkar hel zaitezke zerbitzu publiko askotara, bai Administrazio Zentralekoetara bai Eusko Jaurlaritzakoetara, bai Aldundikoetara eta, jakina, udaletxeetara ere bai. Gainera, pixkanaka beste instituzio batzuk gehituz joango dira interneten bidezko kudeaketa modalitate honetara.
Herriko Txartel BAKARRA izateko sortu da txartel hau, eta honako aplikazioak dauzka:
-
Udaleko tramiteak egitea: erregistroa, errolda, ogasuna, hirigintza, trafikoa/hiritarren segurtasuna, etab.
-
Udal Liburutegiko egungo bazkide txartela ordezkatzea.
-
Polikiroldegietako abonatu-txartelak ordezkatzea.
-
Beste hainbat erakundetako zerbitzuetara sartzea baimenduko du.
Eusko Jaurlaritzak gauzatu du txartel hau. Txartel honek daukan chip-ak aintzat hartzen den IZENPE sinadurarekin (Euskal administrazioen zerbitzura dagoen Ziurtagiri eta Sinadura elektroniko aurreratua) berme juridiko osoak eta segurtasunari dagozkionak eskaintzen ditu. Udaletxeak funtzio berriak gehitu diezaiokete txartel honi zerbitzu aukera zabala eskainiz eta hiritarrak identifikatzeko elementuak sartuz. Informazio gehiago esteka honetan.